“Ume-kontua balitz, ume hori ez litzateke negarrez egongo, ez luke laguntza eskatuko, ez litzateke bere buruaz beste egiten saiatuko” “Ni ere jazarlea izan naiz. Neure burua babesteko era zen, jazarria beste bat bazen, ez bainintzen ni izango” “Oso ausarta da bullyinga jasaten ari den ume horrek aurrera egitea erabakitzen duenean. Prozesua, izatez, pertsona ausartentzat baizik ez da”. “Ziberbullyingak 24 orduz, astean 7 egunez jazartzen du biktima. Min emozionalak ez du etenik, ezin da hartatik deskonektatu, patrikan darama”.

Ihitten Elkarteak sortutako eta Fagor Herrigintza
lankidetza programak babestutako proiektua da Bullyingari galga!

Gurean eskola jazarpena errealitate deserosoa da. Sufrimendu handia eragiten du, maiz inguruak beste aldera begiratzen eta ezikusiarena egiten duelako. Bullyingaren kontrako protokoloak eta hura erauzteko kontzientziazio handiagoa badago ere, adituek prebentzioan ipintzen dute arretagunea.

Bullyingaren prebentzioan enpatiak duen garrantzia ikusirik, euskaraz, gertuko erreferentziak eta erreferenteak erakusten dituzten ikus-entzunezko edukiak biltzen dituen egitasmoa da Bullyingari galga!

Bullyinga jasan duten lagunen testigantzak eta adituen hitzak biltzen ditu.

Bullyingari galga! prebentziorako tresna da. Eskola, aisialdi eta kirol talde, guraso elkarte… haur eta gazteekin lan egiten dutenei zuzendua dago. Guztiei jazarpena ekiditeko tresnak eta baliabideak eman nahi dizkie.

Bullyingari galga! Aurkezpen bideoa

Bullyingari galga! erabiltzeko

Elkarrizketatuen intimitatea zaintzeko eta haien irudiaren erabilera gaitzesgarria ekidite arren, atal honetan sartzeko baimena beharrezkoa da. Bullyingari galga! egitasmoko materiala erabili nahi baduzu, idatz iezaguzu nor zaren azalduz, nondik idazten diguzun eta zer erabilera eman nahi diozun.